|
|
Astindu ederra jaso zuen Ole-Kristian Nergard-ek, Tom 'Durrrr' Dwan-en kontra Makaon
Asiako "Las Vegasen", Makaon alegia gertatu zen, Ole-Kristian-ek ia milloi erdi dolar galdu zituen Tom "Durrrr" Dwan-en kontra honek eseri berria zela. Horrela azaldu du Andrew Feldman-ek Twitterren
|
|
|
|
iPoker sarea, aurrera begira, berrikuntzak dakarzkigu martxorako
Martxoaren bata izango da sare honetan aktualizazio berri bat, eta bertan txapelketetan erregistroa egiteko tartean luzapenak izango dituzte. "Cash" mahaietan ere aldaketa txiki batzuek izango dira, "Full Ring" modalitatean, eta Knock Out partidek ere jasango dute aldaketa. Eguneroko berrikuntzari ekinez aurrera begira dabiltza iPoker sarean
|
|
|
|
Mike Petersenek irabazi zuen Kopenhaguen egin den azkeneko European Poker Tourreko atala
Urteko bederatzigarren atala izan da eta 299 lagun bildu ditu. 338.133€ko diru saria jaso du Petersen gazteak, bigarren postuan Pierre Neuville belgiarra izan da sei orduko buruz burukoa jokatu eta gero
|
|
|
|
EuskadiPokerreko bulego nagusiak munduko Iñauterien hiruburuan dira, gonbidatuak zarete bisitatzera!!!
Gaur hasita, eta datorren hilaren 21era, Tolosa Iñauterien hiriburu bihurtzen da. Gure bulego orokorrak bertan dira, eta bertatik luzatzen dizuegu gonbidapena bertara etortzeko. Andoni "Gurtu"k, euskadipokerreko erreleboa hartzen du tolosarrek festa hontaz goza dezaten.
|
|
|
|
Belgikan ere bueltaka online jokoaren erregulazioari hasiera emateko
Estau belgiarran, espainiko estatuan bezala, bueltaka dabiltza merkatu erregulatu bati hasiera emateko. Hona hemen orain arte bertan izango direneta ez direnen zerrenda. Estatu honetan soilik presentzia fisikoa duten partaidetzei emango zaie lizentzia
|
|
|
|
Andrea Dato jokalari italiarra izango da WPT Veneziako lidertzan
Atzoko egunean, hiru ordu eta gero, geratu zen gaurko finalerako mahaia osatuta. Gogoan izan World Poker Tourreko finalak sei jokalariekin ospatzen direla. Gaur jakingo da zein 6 jokalari hauetatik dugun txapelduna, guztia ordubietatik aurrera
|
|
|
|
Viktor Blom 'Isildur1', urrezko suedirarra, bere blogari ekin dio
Azkenean animatu egin da eta pasartetxo batzuk irakurtzeko aukera ematen digu Poker Stars eko aretoaren jokalariak. Urrezko suediarrak pasa den hilabetean Poker Caribbean Adventur-ean izandako historio batzuekin estreinatzen da
|
|
|
|
Global Poker Index-ean Erik Seidel estatubatuarrak jarraitzen du lidertzan
Mundu mailako poker jokalarien emaitzen rankinean, beste astebetez, berak jarraituko du lidertzan. Aste honetan ez da izan aldaketa nabarmenik, lehenengo postuetan. Seideli, Jason Mercier eta Bertran Grospellier "ElkY" jarraitzen diote gertutik
|
|
|
|
Venezian, World Poker Tour Grand Prix, hirugarren joko eguna da gaurkoa
Pasa den astelehenean eman zitzaion hasiera atal berriari, 155 jokalari bildu ziren lehen egunean, hauetatik 89 pasa ziren atzoko egunera eta gaurkoan 27 soilik hasi dira. Irabazlearentzat 229.800€ ko diru saria gordeta dago
|
|
Archivo de noticias EPKR Berriak »
|